Julio Soto: "Besteei entzunda lortzen duzu zure bide propioa egitea"

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 30a, 10:56

Julio Soto Nafarroako Bertsolari Txapelketako irabazlea izan da gurean; Bertsoaroa zikloa eta haren bertsokeraren gakoak izan ditu hizpide.

Makina bat gai jorratu ditu gorritiarrak. Besteak beste, bertso kantuan norberak hartzen dituen joerak eta plazetako modak. Kontent azaldu da egun dituen aukerekin. “Dezente kantatzen ari naiz plazetan, eta, alde horretatik, ez daukat kexatzeko motibo handirik. Bertsoaren kontua ere nahiko modakoa dela iruditzen zait".

"Txapelketek ere badute zer esana, ez bakarrik txapelketek; plazetan egiten duzun horrek esango nuke eragin handiagoa daukala, horren arabera gehixeago edo gutxiago ibiliko zara". Ildo horretan sakondu du. “Antolatzaileak erabakitzen du zein bertsolariri deitu, nik beti esan dut bertso saioena dagoen gauzarik demokratikoena dela”.

Iparra, baina, ez du soilik kanpora begira kokatu; bere barnealdera ere so egin du. “Besteei entzunda lortzen duzu zure bide propioa egitea”, azpimarratu du, eta "bidea egiten" ari dela aitortu du, bertsokera fintzeari dagokionez. “Hainbeste urte eta gero oraindik ez dakit zien bertsokera mota edo zein ertz ukitu nahi ditudan”. Nolanahi ere, "etengabe" eraldatzen dabilela utzi nahi izan du argi.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!