Lapurtutako bizikleten argazkiak erakusten ditu Foruzaingoak bere webgunean

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 29a, 20:08

Aurten 402 bizikleta lapurreta salatu dira Nafarroan. Horietarik 37 berreskuratu dira. 

Lapurtu eta berreskuratu diren 37 bizikleten argazkiak eta haien deskribapenak eskaintzen ditu Foruzaingoak bere webgunean (www.policiaforal.navarra.es)

Foruzaingotik aditzera eman dutenez, azken urteotan handitu da bizikleta erabiltzen duten herritarren kopurua, bai lanera joateko, baita bere aisialdian ere, eta honekin batera ugaritu egin dira bizikleten lapurretak.   

Polizia gorputz guztietan aurkeztutako  salaketa gehienak Iruñerrian eginiko lapurretak izan dira: Iruñea (175 salaketa), Burlata (21), Zizur Nagusia (18), Mutiloa (17), Antsoain, Barañain, Sarriguren eta Atarrabia (16na salaketa) eta Berriozar (14).

 

Nola berreskuratu

Inork bere bizikleta ikusten badu Foruzaingoaren web gunean Belosoko Komisaldegi Nagusira joan beharko du eta erosketa faktura, jarritako salaketa, bastidorearen zenbakia edo bizikletaren jabea dela erakusten duten argazkiak eraman beharko ditu.

Honekin batera Foruzaingoak aholku praktikoak eskaintzen ditu bere web gunean lapurretak ekidite aldera. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!