Pribatizatutako zerbitzuak publifikatzeko bidean da Gobernua

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 29a, 11:55

Gizarte Zerbitzuen eta Osasunaren sailek dute premia handiena; esaterako, ospitaleetako sukaldeek. 

Sukaldeetan "kalitate jaitsiera" egon dela ziurtatu du Manu Ayerdi Garapen Ekonomikoko presidenteordeak, nola nahi ere, urtebeteko kontratua dago sinatuta enpresa kudeatzailearekin eta hausteak arazo legalak sortuko lituzkeenez, bukatu arte itxaronen dute.

Pazienteen artatzearen inguruan, publikora bideratuko dituztela esan dute. Astelehen honetan bertan jada bularreko minbizia dutenak eramanen dituzte.

Gizarte gaien saalean, aldiz, dependentziarekin lotutako zerbitzuak publifikatze bidean ari dira. Halaber, eraikin publiko batzuetako segurtasun pribatua gainbegiratuko dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!