Orotara, 6.286 eskaera egin dituzte 1.637 lagunek, lau liburu buruko, bataz beste. Zehatzago esanda: 1.200 herritarrek liburu bat eta lauren artean hartu dituzte; 420k bost baino gehiago; 159k hamar baino gehiago; 32k hogei baino gehiago; eta badaude hogeitahamar liburutik gora eskatu dituzten zortzi pertsona.
Katalogoak 1.250 lan biltzen ditu; horietatik %65 behintzat behin mailegatu dituzte. Fikzioak dauka pisu gehien -tartean, polizi eta misterio liburuak daude-. Fikziozkoak ez diren liburuen kasuan, autolaguntzarekin eta norberaren garapenarekin lotutakoak hartzen dituzte maizen.