Gobernuak salaketa jarri du Del Burgoren semearen aurka “mehatxu eta irainengatik”

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 29a, 08:52
Uxue Barkos Nafarroako Lehendakaria. Arg: eitb.eus

Uxue Barkos lehendakaria mehatxatu zuen aitari bizkartzaina kendu zaiolako.

Jaime Ignacio del Burgoren semeak mezu elektroniko batean Uxue Barkos lehendakaria mehatxatu zuen aitari bizkartzaina kendu zaiolako: «Zure kontzientziaren gain nire aitari gerta dakiokeena. Bizitzan itzuliko didazu. Koldarra». Gobernuak salaketa jarriko du «mehatxatzeagatik eta irain egiteagatik».

Foru Gobernuak Nafarroako presidente ohiak babesteko protokoloa aldatu zuenean jazo ziren gertakariak. Testuinguru politiko berrian oinarritutako protokolo berriaren ondorioz, Jaime Ignacio del Burgo Nafarroako presidente izandakoari auto ofiziala eta eskolta kendu zizkioten, ekitaldi instituzionaletara joateko zaintza zerbitzua eta ibilgailu ofiziala erabiltzeko aukera mantenduz.

Jaime Arturo del Burgok gogor kritikatu zuen Uxue Barkosen Gobernuak hartutako erabakia eta exekutiboari posta elektronikoa bidali zion. Gauzak horrela, Nafarroako Gobernuak jakinarazi du bere zerbitzu juridikoari neurriak hartzeko baimena eman diola, Barkos babesteko eta Del Burgoren semeak delitu penalik edo zibilik egin ote duen argitzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!