Kuiak, kandelak eta puska biltzeak Saindu Guztien bezperan

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 28a, 20:47

Puska biltzea San Nikolas egunean Nafarroako herri batean. Argazkia: Nicolás Ardanaz, 1959.

Orain bi aste eskas Iruñeko emakume adineko batek esan zion Itziar Diez de Ulzurrun idazle eta ikertzaileari bera ere ibilia zela txikitan domusaindu egunean Arrotxapean kalabazak husten eta aurpegiko zuloak egiten, gero gauez haiekin irteteko, dibertigarria eta beldurgarria zela. 

Azken urte hauetan gero eta gehiago dira atzera begiratu eta Halloween amerikarraren jite bereko ohitura zaharrak aurkitzen ari direnak Euskal Herriko eta inguruko herri askotan. Arimen gauan, Omiasaindu egunean edo Saindu Guztien egunean, nahi bezala deitu, ohikoak ziren puska biltzeak, gaztain, hur eta intxaurrekin bereziki, eta baita mozorro beldurgarriak eta hustutako kuiak barnean kandela zutenak ere. 

Gai honen inguruko informazio ugari eta proposamen interesgarriak bildu ditute, esate baterako, Rikardo Gurbindo historialari burlatarrak "Castaña nazari, ofrenda lizari" arrtikuluan, Axular aldizkarian argitara emanikoa, eta Itziar Diez de Ulzurrun Sagalá idazle eta itzultzaileak 31 eskutik blogean idatzitako "Txingila mingila kurruskario, abre las puertas del armario" artikuluan. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!