Nafarroako Gobernuak ez dio helegiterik jarriko Zilbetiko harrobiaren epaiari

Euskalerria Irratia 2015eko urriaren 28a

Antzeriko pagadia Alduide mendian./ IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS

Proiektuak ingurumenean eraginen lituzkeen kalteekin eta orain arte izandako jokaerekin oso kritikoa izan da epaia.  

Isabel Elizalde, Nafarroako Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilariaren arabera, zerbitzu juridikoek argi utzi dute errekurtsoak ez lukeela aurrera egiteko aukerarik Auzitegi Nagusiaren epaia oso irmoa delako.

 

Magnesitas de Navarra enpresak Zilbetiko Antzeri pagadian harrobia zabaltzeko proiektua atzera bota zuen epaitegiak. Enpresak epaiaren aurkako helegitea jarriko zuela jakitera eman zuen eta gaur jakin dugu zein izan den Nafarroako Gobernuaren erabakia.

Gobernuaren zerbitzu juridikoentzat "nabarmena" da proiektu horrek ingurumenean eragingo duen kalteari buruzko informazio ugaria eta gainera horrelako proiektuek Ebroko Ur Konfederazioaren oniritzia behar dute eta honek halakorik ez dauka.

Elizaldek gaineratu du epaiak ez duela zertan etorkizunean natur babes bereziko guneetan proiektuak egiteko aukerari buruz jurisprudentzia ezartzen.

 

Honekin batera gaurko bileran Gobernak erabaki du eskualde honetan garapen ekonomikoa bultzatzeko neurriak hartzea. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!