Abortatzeko eskubidea bermatuko duen foru dekretua, sarean

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 28a, 13:15

Argazkia: Abortatzeko eskubidearen inguruko manifestazioa, Iruñean. / topatu.info

Sexu eta ugalkortasun eskubideak bermatuko dituen foru dekretua kaleratu du gobernuak -erdera hutsean-, parte hartzea bultzatu asmoz.

Orain, Interneten dago testua eskuragai, nahi duten norbanakoek eta eragileek euren iritzia eman dezaten. Gaztelaniaz baino ezin da irakurri.

Osasun Sailak aurkeztutako testuak sexu osasuna eta ugalkortasun eskubideak zein hezkuntza neurriak hartu ditu aintzat; hala, sexu bidezko gaixotasunen berri emateko programak barnebildu ditu, genero indarkeria lantzekoak zein nahi gabeko haurdunaldiei dagozkionak. 

Besteak beste, lesbianei eta bikoterik ez duten emakumeei lagundutako ugalkortasun tratamenduak eskainiko dizkiete eta transexualei begirako zerbitzu zehatzak eskainiko ditu. Hala nola, "artatze integrala" bermatuko die; legeek onartutako eskumenak ardatz; esaterako, terapia hormonala, zirugiak eta artatze psikologiko, psikoterapeutiko eta sexologikoa.

Halaber, egungo Emakumeentzako Arreta Zentroek izena aldatuko dute eta Sexu Osasun eta Ugalkortasun Zentroak izanen dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!