Segurtasun handiago eskatu dute taxi gidariek

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 28a, 11:06

Azken hilabeteotan, bik kolpatuta izan direla salatu dute eta hirugarren batek 250 euro lapurtu dizkiotela.

Iruñerriko Mankomunitateari "berehalako neurriak" galdegin dizkiote. Autoek "muturreko egoeretarako botoia" badute ere, egun, indarrean ez dagoela diote. Hori dela eta, Mankomunitatea komunikazio erak "modernizatzeko" lan egin dezan da euren xedea.

"Bat-batekotasuna ziurtatuko duten geolokalizazio aparatu berriak behar ditugu, larrialdi mezua edozein momentutan helarazteko, mugarik gabe eta kobertura osoz, bai eta 112arekin zuzeneko komunikazioa", esan du Tele Taxi San Ferminek, prentsara bidalitako idazki baten bidez. Ildo beretik, ibilgailu barruan bideo kamerak jartzearen alde azaldu dira.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!