LTD bidez ikusten ahal dira ETBko lau telebista kateak Iruñerrian astelehenaz geroztik. Legez kanpokoa izan zitekeela salatu zuen Espainiak Nafarroan duen ordezkariak. Nafarroako Gobernuko Lehendakariak ordea, ezeztatu du hori: “ETB LTD bidez ikusteko aukera ematea ez da legez kanpokoa”.
Zangotzan izan zen atzo Uxue Barkos eta kazetarien galderei erantzunez esan zuen hori. Bi Nafarroen XI. Jardunaldietan izan zen Barkos.