Podemosek ez du hautagaitza bateratutik "kanpo" gelditu nahi

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 27a, 08:13
Laura Perez, Uxue Barkos, Adolfo Araiz eta Jose Miguel Nuin Nafarroako Parlamentuan.

Podemos-Ahal duguren hautagairik gabe ez luke hautagaitza bateraturik babestuko.

Geroa Bai, EH Bildu, Ahal dugu eta Izquierda-Ezkerra negoziazio prozesuan ari dira Senaturako hautagaitza bateratua aurkezteko proposamena zehazten. Ahal duguko Laura Perezek dena dela, argi utzi du ez duela hautagaitza horretatik "kanpo" gelditzeko asmorik. Hau da, bere alderdiaren hautagairik gabe ez luketela hautagaitza babestuko esan du. Gauzak horrela, alderdiaren barruan aztertu beharreko gaia dela jakinarazi du Perezek eta erabakia barne prozesu eta adostasunen ondoren hartuko dela.

Eztabaida abian

Senaturako hautagaitza bateratua aurkezteko aukera oraindik ez da adostu. Nafarroako Gobernua sostengatzen duten lau alderdien artean eztabaidan ari dira akordio bat erdieste aldera. Hilaren 6ra arte dute aukera hautagaitza bateratua aurkezteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!