Bihar hastekoa zen epaiketaren ahozko lehen saioa, 09:25ean, baina bertan behera utzi dute, akordioa medio.
Liskarrak sortu ziren orain dela hiru urteko riau-riau-an, hainbat urtez egin gabe egon ostean.
Iruñea Askatasunez eragileak elkarretaratzea egin zuen iragan larunbatean, hain zuzen ere, auziaren "konponbidea" eskatzeko xedez.
"Iraganeko arazo eta gatazken aurrean konponbideak bilatu behar ditugu", adierazi zuen, prentsa ohar baten bidez.
Bide horretatik, 750 lagunek eta hamabost eragilek manifestu bati atxikimendua eman zioten.