Begoña Alfaro eta Iñaki Bernal, Ahora en Comun-eko hautagaiak Kongresu eta Senaturako

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 26a, 10:50
Begoña Alfaro eta Iñaki Bernal, hurrenez hurren, Kongresurako eta Senaturako zerrendaburuak.

Espainiako Kongresurako hautagaia da Alfaro eta Senatukoa, aldiz, Bernal.

Atzo bertan egin zituzten primarioak Izquierda-Ezkerrak bultzaturiko hautagaitzan, eta 554 lagunek hartu zuten parte.

Alfarok 431 pertsonen babesa lortu zuen Alfarok eta 371ena Bernalek.

Alfarorekin batera aurkeztuko dira Goio Ojer irakaslea, Isabel Arbonies IUko parlamentari ohia, Joseba Eceolaza I-Eko parlamentari ohia eta Carmen Rubalcaba Zizur nagusiko zinegotzia.

Bernalekin batera, Milagros Rubio Tuterako zinegotzi ohia eta Miguel Izu IUko parlamentari ohia joanen dira.

Espainiarako, Garzon

Halaber, 444  parte hartzailek Alberto Garzonen aldeko bozka eman dute, Espainiako Gobernuko presidentegai aurkez dadin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!