"Erreserba naturala herriarentzat nahi dugu eta ez NATOren moduko erakunde armatu batentzat", hala exijitu zuten atzo protestan bildutakoek. Mobiliziazioan hainbat lelo entzun dira, besteak beste, "militarrak bardeatik kanpora", "NATORi ez", "Alde Hemendik" eta "Bardea herriarentzat". Tiro eremua inguratu zuten manifestazioan eta Tuterako Foru plazan bukatu zen. Bertan irakurri zuten mobilizaziorako prestatu zute manifestua. Horrez gain, eskerrak eman zizkieten Tuterara hurbildu ziren guztiei. Manifestazioaren deitzaileek espero dute gaurko manifestazioa inflexio puntua izatea Bardeako tiro eremuaren aurkako borrokan.