Gaur zabalduko dute Espainiako Poliziaren erakusketa Ziudadelan

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 23a, 08:17

Arratsaldean inagurutatuko dute erakusketa (18.00). Espainiako Barne Ministroa Iruñera etorriko da inaugurazio ekitaldira. Nafar Telebistak bideoa egin du erakusketa nolakoa izanen den azaltze aldera.

Erakusketa Ziudadelan jartzeko baimena bertan behera utzi zuen Iruñeko Udalak, erakusketa artistikoa ez zela argudiatuta. Iruñeko Administrazioarekiko 3. Auzitegiko magistratuak, ordea, arrazoia kendu zion Iruñeko Udalari. Epailearen ustez, aurrez hitzarturik zegoen erakusketa atzera botatzeko interes publiko bat egon behar du. Haren ustez, udalak ez du frogatu halakorik.

Espainiako Poliziak Askatasunaren garaipena izeneko erakusketa zuen hitzartua aurreko UPNren udalarekin urriaren 19tik azaroaren 2ra arte, Ziudadelako Armen Aretoan egiteko. Hori horrela, abuztuan aretoen erabilerari buruzko araudia zehaztu ondoren, udal gobernu berriak baimena kendu zion erakusketaren antolatzaileari, Espainiako Barne Ministerioari.

Bideoa: Nafar Telebistak egin du bideoa erakusketa nolakoa izanen den erakuste aldera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!