Trafiko istripuan hil da emakume bat Burgin

Euskalerria Irratia 2015eko urriaren 23a

Arratsaldeko 17:00etan gertatu da istripua, Burgin NA-137 errepidean.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi du emakume bat eta gizon bat zihoazela autoan eta istripua izan zutela atzo arratsean. Ibilgailua errepidetik atera, eta errakarantz erori da. Emakumea autoan harrapatuta geratu da, eta larrialdi zerbitzuetako kideek ezin izan dute bizirik atera. Gizona Iruñera eraman dute ospitalera, eta ez dago larri.

Nabaskoze eta Zangozatzako suhiltzaileek parte hartu dute erreskatean, Izabako goardiako mediku taldearekin eta Nafarroako Ospitaleko anbulantzia bateko kideekin batera. Guardia Zibila gertatutakoa ikertzen ari da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!