Dena dela, Espainiako Estatistika Institutuak kaleratutako datu orokorrei so eginda, 2014an baino 3.900 herritar gehiago ari dira beharrean. Are zehatzago adieraztearren, aurreko urteko epe bereko datuekin alderatuz, 4.300 lagun gutxiago daude egun langabezian; beraz, langabe tasa, iazko emaitzekin alderatuz, %9,2 jaitsi dela esan daiteke.
Miguel Laparrak ere bide horretatik jo du: "Termino orokorretan okupazioak 3.900 pertsonetan egin du gora". Baikor jarraitu du, lanpostuak sortzen ari direla azpimarratuz.
Langabeen artean, 20.500 gizonak dira, %13,57; emakumeak, berriz, 21.500, alegia, %15,02.