Senatura hautagaitza bateratua aurkez dezakete aldaketarako indarrek

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 22a, 12:15
Argazkia: uxue Barcos, Nafarroako Parlamentuan. / parlamentodenavarra.es

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerraren batuketak hiru aulki eman liezazkieke; bakarrik joatera bakarra lortuko lukete, datuei so.

Senaturako zerrenda bateratua osa dezakete lau alderdiek. Kongresurako negoziazio prozesuak porrot egin eta gero, Senatua izan daiteke elkargunerako gunea. Lau eserleku dagozkio Nafarroari, eta horietatik hiru lor litzakete.

Herritara bakoitzak hiru senatari hauta ditzake, hori dela medio, historikoki indar bozkatuenak eskuratu ditu lau eserlekuetatik hiru.

Azaroaren 6ra arte eztabaidatu dezakete gaiaren inguruan, koalizio bezala aurkeztu nahi badute. Aldiz, helburua hauteskunde talde bezala aurkeztea bada, 16ra bitarte eman dezakete izena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!