Trafikoa Foruzaingoak zuzentzea nahi du Gobernuak

Euskalerria Irratia 2015eko urriaren 22a

Argazkia: navarra.es

Trafiko eskumena soilik Foruzaingoari eman nahi dio Exekutiboak; izan ere, "polizia anitzen protokolo ezberdinek desordena eta eraginkortasun eza" eragiten dute, Beaumonten irudiko.

"Justaposizioan dagoen egungo polizia eredua" aztertu behar dela uste du kontseilariak, eta eztabaida "ezinbestekoa" dela.

Halaber, EH Bilduk osoko bilkuran egindako galderari erantzunez, adierazi du "lehentasunezkoa" dela estatuak transferitu gabeko eskumenak eskuratzea, "gobernu akordioan jasotzen den bezala".

Arlo ekonomia ere ikusmiran jarri du, haren aburuz, "agerikoa" baita orain arteko kudeaketak gastua handitu duela. Esan duenez, Nafarroan zazpi polizia daude, mila biztanleko; Espainian, aldiz, 3,6.

Justizia Auzitegi Gorenaren bi epaiek diote Estatuari dagokiola eskuma, eta horren karietara aztertu du gaia Parlamentuak.

"Gobernu honek ez du auzi hau horrela utziko, helegiteak jarri ditugu, eta gure eskuetan dauden baliabide guztiak jarriko ditugu dagozkigun eskumenen transferentzia egiteko duda izpirik sortu gabe", esan du Beaumontek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!