Magnesitas Navarra da Nafarroan gehien kutsatzen duen enpresa

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 22a, 10:34

Argazkia: Gehien kutsatzen duten enpresen datuekin BERRIA egunkariak sortutako infograma. berria.eus

PRTR erregistroa baliatuz, industriaren eta sektore energetikoaren kutsadura aztertu ditu Berria egunkariak; Zangozako Acciona Energia bigarrena da kutsadura mailan, Nafarroan.

Euskal Herri osoko datuak hartu ditu aintzat txostenak: Petronor da atmosfera eta ura gehien zikintzen dituena.

Nafarroan, bi izen nagusitu dira kutsatzaileenen zerrenda. Zenbakitan egin diote so errealitateari -2013koak dira egunkariak kaleratutako datuak-.

Zubiriko Magnesitas Navarrak 269.002.000 kilogramo CO2 isuri zituen, 169.002.000 gaindituz Europar Batasunak ezarritako muga. NOx-ari dagokinez, 1.436.822 kg bota zituen airera, 1.336.882 kilogramoetan pasaz legeak dioena. 1.927.868 kg SOx gas isuri zituen, halaber, ahal zuena baino 1.777.868 gehiago.

Acciona Energiaren kasuan, 256.807.426 kilogramo isuri zituen, baimendutakoa baino 156.807.426 gehiago. NOx-arekin ere muga urratu zuen: 195.542 kilogramo bota zituen, ahal zuena baino 95.542 gehiago.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!