Gobernuak ez dio helegiterik jarriko Zilbetiko harrobia baliogabetu duen epaiari

Euskalerria Irratia 2015eko urriaren 22a

Zilbetiko pagadian Picassoren Gernika pintatu zuten protesta moduan.

Epaiari errekurtsoa jartzeko motiborik ez duela ikusten esan du Gobernuko eledun Ana Ollok.

Epaia aztertzen ari direla nabarmendu du Ana Ollo Nafarroako Gobernuko eledunak. “Oraingoz ez dugu Zilbetiko harrobiaren egitasmoaz Auzitegiak emandako epairi errekurtsorik aurkezteko zergatirik ikusten”, nabarmendu du Gobernu bileraren ondorengo agerraldian.

Joan den astean Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak Zilbetiko harrobiaren proiektua baliogabe utzi zuen nahiz eta Gobernuak 2010ean baimendu zuen. Magnesita ateratzek asmoa zuen egitasmo horrek. Zilbetiko pagadian, Alduide mendian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!