Osasunbideak ordainduko du pneumokokoaren aurkako txertoa

Euskalerria Irratia 2015eko urriaren 21a

2016an Nafarroan jaiotako haur guztien txertoen egutegian sartuko da meningitisa, bakterio bidezko pneumonia, mastoiditisa edota artritisari aurre hartzeko balio duen txerto hau. Familiek 305 euro aurreztuko dituzte.

Orain arte familiek erosi behar zuten txerto hau, Prevenar 13 izenez komertzializatzen dena, haien haur jaio berriei jarri ahal izateko. 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera Nafarroan jaiotako haur guztiek doan izanen dute. Era honetara familiek ez dituzte ordaindu behar izanen bi hilabeterekin jartzen den txertoa eta lau eta hamabi hilabeterekin jartzen diren oroimen dosiak, modu honetara 305 euro aurreztuz.

Txerto hau dela eta, Osasun Departamentuak880.000 eurotako gastua aurreikusi du lehen urterako. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!