Alzheimerrak nafarren %9,7ri eragiten die, 58.200 laguni

Euskalerria Irratia 2015eko urriaren 21a

Argazkia: Nafarroako Alzheimerra duten Pertsonen Senideen Elkarteko jardunaldiak. afan.asociacionespamplona.es

Nafarroako Alzheimerra duten Pertsonen Senideen Elkarteak salatu du 14.550 pertsona alzheimerrak jota badaude ere, zaintza dela eta askoz herritar gehiagori eragiten diela.

Horregatik, gaixoak zaindu behar dituzten familiako kideak egoera "larrian" daudela jakinarazi du. Gainera, kasuak areagotzen ari direla utzi du argi: izan ere, 65 urtetik beherakoak jada gaixo daudenen %1 eta %3 artean dira.

Zaintzailea "ezinbestea" da, elkartearen aburuz eta, orain arte, "beharrezko baliabideak" bideratu ez direla uste du.

Buruko gaitzak dauzkatenen errolda egitea proposatu du, bai eta lehentasunezko tratua bermatuko duen osasun txartela izatea. Halaber, dementziaren prebentzio azterketak galdegin dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!