Jimeno Juriori, Nafarroako Urrezko domina

Euskalerria Irratia 2015eko urriaren 21a

Argazkia: Gerinda Bai

Hil ostean eskainitako garaikurraren bidez, Nafarroako Gobernuak haren lan historikoa, etnografikoa eta toponimikoa aitortu nahi izan du.

"Intelektual atipiko eta errepikaezina" dela adierazi du Exekutiboak, foru dekretu baten bitartez. Folklorearen eta hizkuntzaren defentsan ere aritu zela azpimarratu du, era berean. Aurreko legealdietan, Jimeno Jurioren izena hainbatetan proposatu zuten Nafarroako Urrezko Domina jaso zezan, baina UPNren gobernuak sekula ez zion eman.

1982an sortu zuten Nafarroako urrezko domina eta herrialdearen baloreak ordezkatzen dituen pertsonari eskaini ohi zaio. Abenduaren 3an haren senideei emanen diete saria.

Hainbat izendapen eman zizkioten bizi zela: Ohorezko euskaltzain izendatu zuten, 1991an; Sabino Arana fundazioak 1997an saritu zuen; eta, 1998an, Manuel Lekuona saria eskaini zioten.

Euskarazko Wikipedian, haren biografia jaso dute.

Iruñeko apaizgaitegian egin zituen apaiz ikasketak. Apaizgoa 1970 urtean utzi eta irakasle jardun zuen geroago, Lehen Hezkuntzan. Geografia, historia, euskal toponimia eta folkloreari buruzko lan ugari eman ditu argitara El Miliario, Príncipe de Viana, Fontes Linguae Vasconum, Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra eta Punto y Hora aldizkarietan. Eusko Ikaskuntzako presidente-ordea izan zen hainbat urtez. Medikuntzaren Historiaren Euskal Elkarteko kide sortzailea da, Ateneo de Navarrako kidea da, eta Euskal Dantzarien Biltzarreko ohorezko lehendakaria. Roldan Jimeno semeak aitaren ibilbideari jarraitu zion kulturaren arloan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!