Alternatiben Herria ekimena, bestelako gizarte bat eraikitze bidean

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 21a, 08:40

Alternatiben Herria ekimenak larunbatean aurkeztuko du bere programa.

Sindikatuek eta gizarte eragileek dei egin dute larunbatean Bilbon elkartzera: "Alternatibak dituen herriak badu etorkizuna".

Eredu ekonomikoa eta soziala beste modu batean ulertzen eta martxan jartzen ari dira zenbait herrialde. Horien artean, baita Euskal Herria ere. Alternatiben Herria izendaturik, kapitalismoari aurre egin eta bestelako ereduak txertatzen hasteko lanean ari dira. Larunbatean Bilbon aurkeztuko dute Alternatiben Herriaren programa. Nafarroatik ere autobusak antolatu dituzte bertaratzeko.

ELA, LAB, ESK, EILAS eta CGT sindikatuek dei egin dute parte hartzera. Ospakizun giroan baina aldarrikapena nagusi izateko xedez Bilbon elkartzeko asmoa plazaratu dute. "Alternatibak badirelako beste eredu baten baitan aurrera egin behar dugu".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!