Hogeita lau tabernak eta jatetxek hartuko dute parte lehen Pikillo Piperraren Astean

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 20a, 20:10

Pikillo piperrak. Argazkia: www.turismo.navarra.es

Urriaren 21etik 25era hogeita lau taberna, horietako hamabost Iruñean, izanen dira Lodosako Piperrak eta Nafarroa jatorrizko izendapeneko ardoa eskainiko dituztenak.

Bi euro eta erdiren truke piper pintxoa eta ardo beltza dastatzeko aukera izanen dute ANAPEH-Nafarroako Ostalaritza Enpresa Txikien Elkarteak antolatutako Pikillo Piperraren Astean parte hartzen duten tabernetako bezeroek.

Bestalde, jatetxeetan piperrez osaturiko plater bat eskainiko dute, Nafarroa jatorrizko ardo beltzarekin ezkondua.

Epaimahaiko kideek lehiaketara aurkezten diren proposamen gastronomiko guztiak dastatu ondoren,  lehen saria eta bi accesit emanen dituzte.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!