Erabakitzeko eskubideaz osoko bilkura eginen dute

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 20a, 08:16
Osoko bilkura monografikoak eginen dituzte azaroan. Argazkia:parlamentonavarra.com

Guztira hiru osoko bilkura monografiko eginen dira Parlamentuan: erabakitzeko eskubideaz, enpleguaz eta gizarte politikaz.

Txosten juridiko batek babesa eman dio erabakitzeko eta parte hartzeko eskubideaz osoko bilkura monografikoa egiteari. EH Bilduk egin du proposamena eta data zehaztea baino ez zaio falta. Beste bi osoko bilkura berezi ere eginen dira: enpleguaz bata eta gizarte politikaz bestea.

Azaroan izan daitezke osoko bilkura monografiko horiek. Lehena enpleguari buruzkoa izanen da. Alderdi sozialistak egindako proposamena izanagatik, alderdi horretako eledunak hartuko luke hitza lehenengoz. Hogei minutu lituzke bere azalpenak emateko eta ondoren gainerako alderdietako ordezkariek denbora tarte berera lukete. Guztien parte hartzearen ondoren aukera legoke Gobernuko kide batek hitza hartzeko. Proposamen zehatzak ere aurkeztuko dituzte alderdiek. Horretarako osoko bilkura geldiarazi eginen da eta talde parlamentario bakoitzak gehienez bost proposamen aurkezteko aukera izanen du.

Enplegua sortze aldera alderdiek euren proposamenak defendatzeko aukera izanen dute lehenbizi eta gero bozkatu eginen dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!