Hiru egun baino ez dira falta Errigoraren saskia eskuratu ahal izateko

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 19a, 12:24

Nafarroako hegoaldeko produktuak salduz, euskara ofiziala ez den zonaldeari babesa eman nahi dio ekimenak.

2012an jaio zen Zazpiak Bat Harreman Sareak bultzaturik, eta, geroztik, arrakasta handia izan du jendearen artean.

"3 egun saskiak eskatzen hasteko, euskarari putz egiteko, -a saretzeko, herrigintzari hauspoa emateko", argitaratu du Errigorak Twitterreko kontuan.

Gainera, haren webgunean azaldu ditu proiektuaren gakoak.

  • Nafarroa hegoaldeak propio dituen produktuak Euskal Herriko plazan kokatzea, urrunekoen ordez bertokoak kontsumitu ditzagun.
  • Nafarroa hegoaldean “euskara ofiziala ez den zonaldeko” euskalgintzari bultzada ekonomikoa ematea.
  • Herrigintza, auzolana, nazio-eraikuntza… “betiko” lan kolektiboan oinarrituz ekarpentxo bat egitea, lan molde honen beharra eta indarra goraipatuz

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!