Siriako gatazkaren argi-ilunak

Euskalerria Irratia 2015eko urriaren 19a

Argazkia: Siriako errefuxiatuentzako kanpamentua. / wikipedia.org

'Siriako gerra' jardunaldiak izanen dira aste honetan, Zabaldin; gaur, Siria: erreboltatik gerra zibilera hitzaldia eskainiko du Santiago Alba Rico adituak, 19:30ean. 

XIX. Elkartasun Astearen baitan gauzatuko dute herrialdearen inguruko ziklo monografikoa. "Ikuspegi kritikoz" so egitea dute xede, gatazkaren gakoak ezagutu asmoz.

Solasaldiez gain, Dokumentazio Gunean gaiarekin lotutako liburuak eta ikus-entzunezkoak jarriko dituzte bertaratzen direnen eskura.

Egitaraua, egunez egun

  • Bihar, asteartea, Siriako auzia hitzaldia zuzenduko du Txente Rekondok, 19:30ean.
  • Asteazkenean, berriz, Isilpeko iraultza dokumentala proiektatuko dute, 19:30ean.
  • Ostegunean, Siria, ekialde hurbileko bidegurutzea azalpena kaleratuko du Teresa Arangurenek, 19:30ean. 
  • Ostiralean, Iruñea harrera herria egitasmoa aurkeztuko dute, 19:30ean.

Jardunaldien inguruko informazio gehiago Zabaldiren webgunean aurki daiteke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!