Nekane Perez da Aralarreko Nafarroako koordinatzaile berria

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 19a, 08:48
Nekane Perez izendatu dute Nafarroako Aralarko koordinatzaile nagusi.

Perezek esan du, "abiatu berria den aldaketan sakondu behar dugu, bazterkeria eta lagunkeria garaiak itzul ez daitezen".

Nekane Perez beratarra, zinegotzi ohia eta nafar parlamentari ohia, aukeratu dute Aralarreko Nafarroako afiliatuek koordinatzaile, Iruñeko Condestable jauregian egin den VII. Konferentzia politikoan. Zuzendaritza berria ere aukeratu dute: Nekane Perez bera izanen da zuzendaritzaren parte, Ana Barrena, Mariano Layos, Carlos Arellano, Maite Iturre, Joseba Jimenez, Myrian Gomez, Juan Pablo Eslava, Consuelo de Goñi eta Mikel Egozkue.

Aralar alderdiko koordinatzaile izendatu berriak esan du, "etorkizuneko erronka da Nafarroan aldaketa finkatzea. Abiatu berria den aldaketa honetan sakondu behar dugu, antzinatik bizi ditugun bazterkeria eta lagunkeria garaiak itzul ez daitezen".

Konferentziaren hasieran, Xabi Lasa orain arteko koordinatzaileak ideologia eta militantziaren beharra eta garrantzia azpimarratu du. Aralarrek ekosozialismoaren alde egitea erabaki zuela ekarri du gogora. "Sistema kapitalista hau aldatzeko itxaropena galdu ez dugulako, justizia bilatzen dugu eta horregatik ekosozialismoa bultzatzen segituko dugu". Lasak nabarmendu duenez, "independentistak gara, guk independentziaren alde egingo dugu, beti ere bide baketsu eta politikoak erabiliz".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!