Osborne zezena berriz zutik

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 19a, 08:17

Cadiztik bidali dituzte langileak zezena piezaz pieza berreraikitzeko.

Osborne etxeko hiru langile izan dira egunotan Tuteran. Asteburuan Osborne zezena berreraikitzen aritu dira atalez atal. Metalezko zutoinak indartu dituzte 4.000 kilo eta 14 metroko zezena hobeki eutsi ahal izateko.

Joan den astean Ernai taldeak zezena suntsitu izana bere gain hartu zuen errepresioarekin bat datorrelakoan irudi hori “gureak ez diren sinboloak inposatzen ari dira”. Gauzak horrela, "nazkatu gara zuen mehatxuez, Euskal Herriko paisaietan Espainiako sinboloak ikusteaz" nabarmendu zuten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!