UGT , CCOO eta CENen 120 soldata diru publikoz ordaintzen direla salatu du ELAk

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 16a, 12:00

Argazkai: ELA sindikatuko kideak, prentsaurrekoan.

2015eko aurrekontuan 3,9 milioi bideratuko direla dio; horregatik, Gobernuari eskatu dio erakunde horiekin dauzkan hitzarmenak bertan behera utz ditzan.

Euren gastu orokorrak ere, 700.000 euro, diru publikoz ordaintzen direla salatu. 2014ko datuak "eskandalugarriak" direla esan du sindikatuak eta 2015ekoak "are eskandalugarriagoak".

Diotenez, lehiaketa irekian eskaini beharko litzatekeen dirua "kamuflatu" egin da.

Hamazazpi hitzarmenen bidez ordaindu dituzte 120 karguak. Era berean, Nafarroako Gobernuak pertsona horien identitatea ezkutatu egin duela esan dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!