Bazterketa arriskuan dago nafarren %14,5

Euskalerria Irratia 2015eko urriaren 16a

Argazkia: Ainhoa Aznarez parlamentuko presidentea Nafarroako Pobreziaren Kontrako sareko kideekin bilduta. / parlementodenavarra.es

Espainiako Estatuaren Txirotasunaren txostenak 2009 eta 2014 bitarteko datuak kaleratu berri ditu.

Europako Pobreziaren eta Bazterketaren kontrako sareak egin du ikerketa, eta, datuen arabera, 100.000 lagun daude Nafarroan bazterketa arriskuan; 30.000, berriz, "muturreko txirotasunean".

Emakumea, are baztertuago

Emakumea, 18 eta 64 urte bitartean, lehen mailako ikasketak, langabea eta bi eta lau pertsonen arteko familia unitateko kidea. Horra pobrezia egoeran daudenen artean gehien ematen den profila.

Ez da bakarra, ordea. Baztertutako beste hainbat talde zehaztu dituzte, halaber: esaterako, etxerik gabekoak (230 Iruñean), etorkinak, indarkeria matxista jasan dutenak, ijitoak eta preso zein prostituta ohiak.

Administrazioaren ardura

Egoerari buelta emateko bidean, Nafarroako Pobreziaren kontrako sareak gutxieneko diru-sarrerak bermatzeko eskatu dio administrazioari, gutxieneko soldata ardatz hartuz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!