“Errepresioaren eraginei aurre egiteko” kontzertuak antolatu dituzte eta lortuko duten dirua, “errepresioak eragindako gastuei” aurre egiteko erabiliko da.
Azken urte hauetan mobilizazio edo ekintza politiko hainbatetan (elkarretaratzeak, batzarrak, ongi etorriak...) parte hartzeagatik, hainbat herritar milaka euroko isunak ordaintzera zigortuak izan dira Baztanen. Hhorrek eragindako kalte ekonomikoak arintzeko asmoz, asteburuan Baztanen Nafarroa Oinez dela aprobetxatuz, Elizondoko Gaztetxea elkartasun gune bilakatuko dute. Larunbatean, 22:00etan, "Izenik gabeko taldea" eta "Tumatxak" oholtza gainera igoko dira. Igandean, 10:00etatik goizaldera arte irekia izanen da gaztetxea.