Zilbetiko harrobi proiektua atzera bota du Nafarroako Auzitegi Nagusiak

Euskalerria Irratia 2015eko urriaren 16a

Pagadian Gernika koadroa margotuta, 2013ko martxoan. Lander F. Arroiabe / Argazki Press

Alduide Koordinakundeak eta SEO-BirdLife talde ekologistak aurkeztutako helegitea hartu du aintzat  epaileak. Proiektuak 2010az geroztik zuen Nafarroako Gobernuaren baimena. 

Magnesitas de Navarra (Magna) enpresaren  Zilbetiko Antzeri pagadian harrobia egiteko proeiktuak Nafarroako Gobernuaren baimena lortu zuen 2010ean. Urte bete beranduago  hondeamakinak zundaketa lanak egiten hasi ziren Alduide mendian. Alduide Koordinakundearen proiektuaren aurka jarritako helegiteak jarri zuen gaia auzibidean.

Alduide mendia balio ekologiko handiko eremua da eta hegaztientzat bereziki babestutako eremuren aitorpena jaso zuen Europako Batasunetik.  Legeriaren arabera, Berezitako Babes Eremuetan ezin da harrobirik egin eta horretan oinarritu ziren proiektuaren aurkariak helegitea egiterakoan.

Orain Nafarroako Gobernu berriak epaileen ebazpenaren kontrako helegitea jartzeko aukera du, hala ere Alduide Koordinakundeko kideek adierazi dute halakorik ez dutela espero.

2012ko azaroan, protesta ikusgarria egin zuten pagadian, harrobi proiektuaren aurka. Pablo Picasso margolariaren Gernika koadroa margotu zuten pagoetan. Abenduan hondatu zuten, baina 2013ko martxoan berriro margotu zuten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!