"Euskararen oihartzuna mundura" eramanen du Nafarroa Oinez-ek igandean

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 15a, 12:19

'Hamabortz, ama bat' lelopean ospatuko dute aurtengo festa, Elizondon, eta irabaziak Baztan Ikastolarentzat izanen dira.

Orain dela 33 urte izan zen azkenekoz festa bertan, horregatik, aurtengoa "izugarrizko ilusioarekin" biziko dutela iragarri du Baztan Ikastolako zuzendari Josune Ortegak, aurkezpen prentsaurrekoan.

1970ean eraiki zen ikastetxeak 210 ikasle jasotzen ditu egun. Bi egoitza dauzka eta aurtengo irabaziak hainbat konponketa egiteko bideratuko dituzte: leihoak konpontzeko, parkeko eraikinaren espazioa handitzeko, aterpe bat eraikitzeko eta lokazten den parke bat txukuntzeko, hain zuzen ere. "Behar nahiko xumeak dira, garaira egokitutakoak", zehaztu du Ortegak.

Euskara hartu du, halaber, hizpidetzat: "Nafarroaren iparra eta hegoa konparatuz, Baztan euskaldunagoa dela badakigu, baina oraindik gehiago egin daiteke. Euskarak beti bultzada bat behar du".

Egitaraua, beteta

Ez da zereginik faltako bertaratutakoentzat, lepo dago eta egitaraua; besteak beste, Hesian, Zea Mays, Trikidantz, Tximeleta, Kalakan, Emon, Los Zopilotes eta Xutik taldeak igoko dira oholtzara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!