"Sobera kostatu zaigu gure kaleetan zeuden frankisten izenak aldatzea. Lazgarria izan da, batez ere, Yolanda Barcinak hiriko enparantza nagusietako bati Conde Rodezno deitzeko izan duen seta", adierazi dute, idazki baten bidez.
Izen aldaketa egiteko prozesura ere ipini dute ezbaian, elkarteekin eta udal eragileen iritzia bilatu ez dutela baiteritzote.
Aurrera begirako ikusmirarekin egin diote so gaiari, "akatsa konpontzeko garaiz" dela uste dute-eta. "Rodezno Condearen plaza beltza Askatasunaren plaza, memoriarena edo adosten den horrena izan daiteke. Biktimek merezi dute, denbora luzez jardun garelako kalte-ordainen zain".