Tafallako alkateak dio bere inputazioa "iraina" dela herritarrentzat

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 15a, 08:50

Arturo Goldarazena Tafallako alkateak Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu du, ustez, "terrorismoa goratzeagatik".

"Euskal preso eta iheslariak etxera zioen pankarta hamabost urtez jarri dute Tafallan, baita alkatetzan beste indar politiko batzuk zeudenean ere", esan du EH Bilduko egungo alkate Arturo Goldarazenak. "Orain, alkatea EH Bildukoa denean sortzen da arazoa", kritikatu du, eta ziurtatu bere inputazioak ez duela funtsik. Epaileari azaldu dio ez dakiela nork jarri zuen pankarta hori udaletxean, baina defendatu du EH Bilduk "babes garrantzitsua" duela udalean eta hori "errespetatu beharra" dagoela. Fiskalak alkatea salatu du pankartaren leloak "hizkuntzaren erabilera desitxuratuz, ETAko presoen egoera bide gabea dela aditzera eman nahi zuelako".

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!