Transexualitatearen inguruko jardunaldiak eginen dituzte hil honetan

Euskalerria Irratia 2015eko urriaren 14a

Argazkia: Chysallis elkarteko kideak. chrysallis.org.es

Bihar, Chrysallis adingabe transexualen elkartea aurkeztuko dute, Zabaldiko Kalaska gunean, 19:00etan. Datozen asteotan ere hitzaldiak eskainiko dituzte.

Horrez gain, astero astero ekimen bat antolatuko dute. Esaterako, ostiralean, afari beganoa eginen dute Subeltzen eta Alicia Ramos abeslariak Ganas de quemar cosas emanaldia eskainiko du. 

Datorren ostegunean, hilaren 22an, Romeos filma izanen da Subeltzen. Amaitzeko, 24an, transexualitatea despatologizatzea eskatzeko elkarretaratzea deitu dute, Udaletxe plazan.

Informazio guztia webgune honetan eskuratu daiteke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!