"Hispanitatearen Egunaren aurkako" ekintza izan da Osborne zezena eraistea

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 14a, 08:13

Tuteran suntsitutako Osborne zezena erortze bidean daudenen isla dela dio Ernaik. 'Espainiarekin apurtzeko, gazteok bagoaz!' lemarekin abian jarri dute kanpaina.

Urriaren 12an ez dutela "ezer ospatzeko" dio Ernai gazte erakundeak. Hispanitatearen eguna "inposatutako jai arrotza" dela gaineratu dute, "betidanik errepresioarekin lotuta egon den nazioaren izaera ospatzen dute egun horretan gure herri eta errepideak okupatzen dituzten indar okupatzaileek". Herri berri bat eraikitzera doazela eta horretan ez dutela lekurik oroitarazten diete.

Gauzak horrela, "nazkatu gara zuen mehatxuez, Euskal Herriko paisaietan Espainiako sinboloak ikusteaz". Hori horrela, urriaren 12arekin batera Osborneko Nafarroako azken zezen maiteetariko bat erori egin dela diote.

Osborne zezena eraitsi izana gaitzetsi du Nafarroako Parlamentuak

UPNk proposatu du testua, eta haren alde bozkatu dute UPNk berak, PSNk, PPNk eta Ezkerrak. Abstenitu egin dira, berriz, Geroa Bai, EH Bildu eta Ahal Dugu. Testuaren arabera, Nafarroako Parlamentuak "erabateko gaitzespena" adierazi, eta "sabotajearen egileak atxilotu eta egindakoa ordaintzeko nahia" azaldu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!