Rodezno Konde plazaren izen aldaketaren inguruan herri galdeketa egin nahi du Ahal Dugu-k

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 13a, 09:51
Rodezno Con

Gobernuak proposatutako Serapio Esparza izendapena memoria historikoa lantzen duten elkarteekin adostu ez dutela salatu dute.

"Ez da galdeketarik egin eta aldaketarako asmoz dagoen udal batek hori kontuan eduki beharko luke", adierazi du alderdiak.

Gainera, Serapio Esparza proposamena jo mugan ipini du, haren aburuz, "objekzio garrantzitsuak"dauzka-eta. "Golpistek aukeratu zuten gerra bitartean Gobernu Zibilaren obrak egiten jarraitu zezan", esan du Ahal Duguk. Halaber, Junta Diocesana de Accion Catolica eta Hermandad de la Pasion taldeekin beharrean aritu zela gogorarazi du. "Jakina den bezala, Serapio Esparzak arazorik gabe jarraitu zuen lanean gerra zibila igaro ostean ere", zehaztu du.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!