TTIParen inguruko eztabaida eramanen dute Parlamentura

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 9a, 13:10
Argazkia: TTIParen aurkako elkarretaratzea. / youtube.com

Europa eta Estatu Batuen Tratatuaren Kontrako Nafarroako Ekimenak gidatuko du saioa, 'Parlamentua zabalik' programaren baitan.

Herri eragile bat parlamentuko saio bateko protagonista den lehen aldia da. Halaber, joan nahi duen ororentzat ateak irekita egonen direla iragarri dute.

Ainhoa Aznarez parlamentuko presidenteak azaldu duenez, hika-mika piztea dute saioek helburu, "kontrako eta aldeko jarrerak entzuteko".

Hari berari eutsiz, parlamentuari "izaera berritua" emateari buruz mintzatu da: "Bestelako ukitu bat eman behar zaio, bestelako ikuspegi bat, bestelako eginkizun bat, parte hartzea eta informatzeko eskubidea, esaterako, denoi eragiten diguten gai horiek jorratu ahal izateko".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!