Batzen gaituena goiburuarekin sortu da Nafarroako Gizarte Zibila mugimendua. Ideologia desberdinak dituzten herritarrak dira. Kezka srotua zaie guztiei Nafarroaren etorkizunaz hitz egiterakoan. Hori da batzen dituena. Eta horren inguruan hitz egin eta eztabaidatzeko Nafarroako Gizarte Zibila sortzea erabaki dute: "Espazio ireki bat da, foro bat, elkargune bat alegia". Eztabaida sortu eta kezka sortzen duen horri irtenbideak bilatzeko asmoa dute. "Elkarbizitza, errespetua eta konkordia ditugu ardatz", azaldu dute. Nafarroaren oparotasunaren eta guztien onuraren alde ariko dira. "Batzen gaituenaren artean nafar izaera, espainiarra eta europarra daude".
Batzen gaituena lemarekin gaur bertan jaioa da Nafarroako Gizarte Zibila mugimendua. Nabarmendu dute ez dutela politikarien alternatiba izateko asmorik, baizik herritarren bozgorailua izanen direla. Aniztasunaren erakusle, korronte kritikoa sortzea dute helburu.
Oraingoz ez dute etorkizunari begirako ekitaldi finkorik baina hitzaldiak, solasaldiak eta eztabaidak sortzea litzateke bidea. Oraingoz, 20 laguneko taldea osatua dute eta internet bidez zabaltzen ari dira euren mezua sociedadcivilnavarra.com webgunearen bidez.
Hauteskundeak baino lehen azaldu zituzten euren asmoak Baluarten egindako agerraldi baten bitartez. Garai hartan, Kataluniako Societat Civil Catalanarekin eman zuten lehen pausoa, talde hori izan zen Nafarroakoaren babesle.