Hezkuntza Departamentuko kide zen auzipetutakoa; horregatik, Departamentu horrek berak eginiko txostena hartu du oinarri Gobernuak. Dokumentuan bertan ondorioztatu dute ez dela Gobernuaren zeregina horrelako auzitan salatzaile bezala jardutea.
"Egoerak eta inguruabarrek ez dute funtzio publikoarekin zerikusirik, horretarako gaikuntza legalik ez dago ez eta aitzindaririk ere", zehaztu du.
Urriaren 28an izanen da epaiketa.