Euskal gatazkaz eta biktimaz arduratuko da Nafarroako Gobernuaren sail berria. Historia irakaslea da Baraibar eta makina bat lan argitaratu ditu identitatearen, sinboloen eta diskurtsoen analisiaren inguruan.
Ez zen izen bakarra
Izquierda-Ezkerrako, EH Bilduko Ahal Duguko eta Geroa Baiko parlamentariak izan dira gurean eta iritzi kontrajarriak azaldu dituzte Baraibarren izendapenaren karietara.
Izquierda-Ezkerra mintzatu da kritikoen; Joseba Ezeolaza parlamentariaren irudiko, Iñaki Garcia Arrizabalaga (ETAren biktima baten semea eta EHUko irakaslea) egokiagoa litzateke. Izan ere, Geroa Baiko militantea izatea atxikitu dio Baraibarri. Ondorioz, "beharrezko independentzia" ez duela azpimarratu du.
Geroa Baiko Jokin Castiellak erantzun egin dio Ezeolazari eta Baraibarrek "oso profil aproposa" duela defendatu du. "Balio handiko pertsona da", zehaztu du. Era berean, "lupa Baraibarren gainean" dagoela uste du Castiellak, alegia, haren jarduna zorrotz segituko dutela askok. Hori dela medio, zuhur jokatuko duela deritzo.
EH Bilduko Adalfo Araizek, bide berari eutsiz, harengan "konfiantza" dutela argi utzi nahi izan du, "garrantzitsuena" akordio programatikoan zehaztutako jarraitzea dela esatearekin batera.
Ahal Duguko Eduardo Santosen hitzetan, kontua ez da nork egiten duen baizik eta zer, eta beraz, ez du izendapena begi txarrez ikusi.