Indarkeria matxistaren aurka bat egin du Parlamentuak

Euskalerria Irratia 2015eko urriaren 6a

Gaurko elkarretaratzea.

Alderdi politiko guztietako ordezkariak eta Parlamentuko langileak batu dire elkarretaratzean. Azken egunetan eraildako emakumeak izan dituzte gogoan eta genero indarkeria gaitzetsi dute.

Nafarroako Parlamentuaren atarian batu dira alderdi guztietako ordezkariak eta baita Parlamentuko langileak ere. Bat egin dute genero indarkeriak azken orduetan erahildako emakumeak gogoratzeko. Eta salatzeko, matxismoak ez duela lekurik gizartean.

Sozialki eta politikoki lan handia egiteko dagoela uste du Podemos-Ahal duguk. Talde horrek egin du proposamena, matxismoak hildakoen alde elkarretaratzean ateratzekoa. Elkartasuna bai, baina ez da nahikoa Geroa Bairen ustez. Sozialki eta politikoki landu beharreko gaia da eta behingoz genero indarkeriarekin amaitzeko pausoak eman.

Arazoaren muinera jo behar dela uste du baita alderdi sozialistak ere. Emakumeen eta gizonezkoen arteko desberdintasunekin amaitzeko beharra azpimarratu du. Hezkuntzatik hasi behar da berdintasuna lantzen, plan egoki batekin. Sentsibilizazio kanpainak areagotu eta lege berriak egin.

Gizarte mailako arazoari elkartasuna adieraztea da lehen pausoa. Indarkeria matxistarekin amaitzeko, irtenbidea bilatzeko, hezkuntzan eta ekintzetan jarri behar da soa. Inor ez dago inoren gainetik, esan du UPNko Cristina Altunak.

Hiru minutuz izan dira ixilik, Parlamentuko atarian.

 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!