Pedro Sanchez PSOEko idazkariak Kontzertu Ekonomikoaren kupoa berraztertuko lukeela esan ostean egin ditu hitzok presidenteak. "Elkartasun faltaz hitz egiten da, eta guztiz kontrakoa da. Itun batetik abiatzen den erreminta bat da, eta, Itunaren kasuan, Nafarroako autogobernuaren oinarria da", esan du. Soka berari tiraka, Espainiako estatuak "birzentralizazioa" saiakeran ari dela aipatu du.
Bestalde, Abortatzeko Eskubidearen inguruko legea urte bukaera prest egotea espero duela aitortu du. Sinboloen karietara, legealdi honetan ikurrina jartzea ez du egingarritzat jo.