Zinemaldia, nafar erara

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 2a, 12:47

Donostiako Zinemaldian izandako bost film proiektatuko dituzte Iruñean datorren astean, tartean Asier Altuna zuzendariaren Amama.

Donostiatik Iruñera zikloa medio, Golem Baiona aretoan eskainiko dituzte jaialdian sona izan duten bost lan, astelehenetik ostiralera, saio banatan. Emanaldi guztiak 20etan izanen dira.

Filmak, egunez egun

Astelehenean bertan emanen dute Amama, tradizioaren eta modernitatearen gaiak jorratzen dituen obra.

Asteartean, Nanni Morettiren Mia Madre izanen da. Cannesen estreinatu zuten lana eta Zineldiak Perlak sailean txertatu. Familia du ardatz.

Asteazkenean, historiaren barrunbeetan murgiltzen den Mountain May Depart jarriko dute ikusgai. Jia Zhang-Ke zuzendariaren lana da.

Ostegunean, Zinemaldian gehien bozkatu duten filma izango da: Nuestra hermana pequeña, Hirokazu Kore-Edak osatutako familiaren inguruko erretratua.

Ostiralean, azkenik, Santigo Mitreren Paulina sorkuntza argentinarra egonen da pantaila handian. Konpromiso politikoaren eta koherentziaren inguruan mintzo da.

Bertsio originalean izanen dira lan guztiak, azpitituluekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!