Hauteskunde orokorretara UPNrekin joateko aukera aztertzen ari da PP

Euskalerria Irratia 2015ko ira. 29a, 08:56
Pablo Zalba prentsaurreko batean. Argazkia:pablozalba.com

Nafarroako alderdi popularreko batzorde kudeatzailearen presidente Pablo Zalbak esan zuen akordioa lortzeko aukera dagoela “Espainian PPk Gobernatzea nahi duen guztiekin”.

“Espainiak inoiz baino gehiago behar du alderdi popularra Gobernuan izatea eta hori ahalbidetuko duen beste alderdiekin akordioetara iristea posible da”, nabarmendu du Pablo Zalba Nafarroako PPko buruzagiak. UPNrekin hitz egiteko eta elkarrizketak izateko prest agertu da Zalba. “Nafarroarentzako onena litzateke alderdi popularraren Gobernua Espainian, PPk babestuko dituelako Nafarroaren Hobekuntza”, esan du.

Nafarroako Ubidea eta hitzartutako hezkuntza ziurtatuko dituen Gobernu bakarra PPrena izanen dela gaineratu du Zalbak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!