Koldo Martinez izanen da Geroa Bairen zerrendaburua Kongresurako

Euskalerria Irratia 2015ko ira. 28a, 08:54
Koldo Martinez izanen da Geroa Bairen zerrendaburua Diputatuen Kongresurako. Argazkia:zabaltzen.net

Geroa Baiko Kontseilu Nagusiak berretsi du Koldo Martinez izanen dela datozen Espainiako hauteskundeetan koalizioaren zerrendaburua Diputatuen Kongresurako.

Geroa Baiko Batzorde Iraunkorrak lehendabizi eta Kontseilu Nagusiak gero berretsi dute Koldo Martinez izanen dela datozen Espainiako hauteskundeetan koalizioaren zerrendaburua Diputatuen Kongresurako.

Batzorde Iraunkorrak pasa den irailaren 1ean hautagaitzak aurkezteko epea ireki ondoren, Koldo Martinez hautagaia berrestea erabaki zuen aho batez, aurkeztu den hautagaitza bakarra izan baita eta beharrezko abalak baititu.

Larunbateko Kontseilu Nagusiak ere Nafarroako Gobernuak jarritako lan ildoak aurkezteko eta haien inguruan eztabaidatzeko balio bazuen ere, onetsi egin zuen Martinezen hautagaitza Diputatuen Kongresurako zerrendaburu gisa. Geroa Bai hasi da jada datozen hauteskundeetarako aurkeztuko duen programa prestatzeko lanetan.

Koalizioak programa, bai eta Kongresurako eta Senaturako zerrendak egiteko lana ere datorren urrian eginen du. Azaroan berriro ere Kontseilu Nagusian bozkatuko dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!